domingo, 19 de mayo de 2013

JAULAS, PARAGUAS Y BURBUJAS


Kurtsoko egun baten, Javier Echepare etorri zitzaigun bere liburuari buruzko hitzaldi bat ematen. 




HItzaldi hau, liburuaren tituluak esaten duen modura, Kaiola, Guardasol eta Burbuilei buruzkoa izan zen. 
Hiru elementu horiek arkitekturari dagokionez nolakoak diren azaldu zigun. Hauek nolakoak diren, mota ezberdinak eta askotan nola eraiki ziren azaldu zigun. 


KAIOLAK: Kaiolen ezaugarrietako bat da espazioa mugatu eta itxi egiten duela da. Arkitekturan ere horrela zela azaldu zuen baina kontzeptuan hainbat aldaketa daude. Hau da, kaiolak sinbolizatzen duena preso egotea da, edo leku baten arrapatuta egotea. Arkitekturan ordea ez du horrelako kontzeptu "txarrik" edo "agobianterik". Arkitekturan kaiola aipatzen dugunean da erdi itxita dagoen espazio bat. 





ATERKIAK: Aterki edo guardasol esaten dugunean, denoi etortzen zaiguna da eguzkitik edo euritik BABESTEKO elementu bat. Beraz lelengo etortzen zaiguna da babestu egingo gaituela nahi ez dugun zerbaitetik. Arkitekturan, kasu honetan Echeparek azaldu zuena izan zen, babesteaz aparte, elementu hauek espazio ezberdinak sortzeko balio zutela. Babestu ere egingo dutela, baina azken baten giro ezberdinak sortzen dituela. 


BURBUJAK: Kasu honetan burbuilak esaten dugunean babesa ere esan nahi dugu. Borobila den kupula bat etortzen zaigu burura, barruan egon eskero babestuko gintuzkeena. Arkitekturan ere babesa adierazten du. Burbuila horretara sartzerakoan, guztiz isolatzen gara kalearekiko. 








ESPECIES DE ESPACIOS

Georges Perec idazle frantsezak idatzi zuen liburu hau. 
Georges XX mendeko idazle garrantzitsuenetakoa izan zen. 


Liburua modu espezial baten planteatzen du. Liburuak kontatu nahi duenaren araberako estruktura dauka. 
Georgesek Liburu honetan, espazio ezberdinak esplikatzen ditu, izan ere berarentzako gauzak ez dira pentsatzen edo ikusten dugun bezain sinpleak, beraz hauen azalpenak ematen ditu eta aztertu egiten ditu. 

Lehen aipatutako estruktura hori da espazio txikienetik (orri zuritik abiatuta) handienera aztertzen ditu (mundua). Estruktura horrek, liburua errezago irakurtzea ekartzen du, bidean ikusten zoazelako orri zuritik, kaletik, apartamentutik, herritik, hiritik eta azkenik mundurarte nola doazen gauzak aldatzen. 

Beraz orokorrean liburua asko guztatu zait eta nahiko gauza interesgarriak irakurri ditut. 

Liburuko zenbait esaldi:
"Pero no se puede concebir el espacio como totalidad, sino como fragmento"
"Vivir es pasar de un espacio a otro haciendo lo posible para no golpearse"
"Que el lugar se haga improbable hasta tener la impresion, durante un brevisimo instantem de estar en una ciudad extranjera..."




Trinitateko proiektua

Trinitateko proiektua egiteko, lehenago inkesta moduko bat egin genuen, jendearen nahiak ikusteko, interbentzio hori ibiliko dutenak beraiek izango baitira.


Inkesta hori adin ezberdinetako jendeari egin nizkion, baina gehienen erantzuna berdina izan zen. Herritarrek Plaza horretan faltan botatzen zutena aterpe bat izan zen. 

Bertan gehien egoten direnak gurasoak dira, beraz bururatu zitzaidan lehenengo gauza izan zen leku altu baten (nondik plaza guztia ikusiko den) aterpe bat egitea, beraiek jarri eta trankil egoteko.

Konklusio horrekin txosna edo taberna txiki bat bururatu zitzaidan bolatoki gainean. Leku horretatik sarrera guztia ikusiko da eta baita plaza osorik, beraz umeak kontrolatuta eduki ditzakete. 

Hainbat liburutan begiratu eta gero, eraikin hauen fusioa izan da nire proiektua:


Gero, Madrilen ikusi genuen Campo de la Cebadan egon ziren elementuei begiratuz, soka bidez lotu daitezkeen eta bi pertsonen artean montatu daitezkeen ideiak etorri zitzaizkidan. 


Materialari dagokionez nirea ere egurrezkoa izango da, ligeroa eta errez muntatzekoa. 













Nire proiektuan iturri natural bat sortu nahi nuen, lekuari zerbait espeziala emateko eta egiteko erraza delako. 

Horretarako egin nuena izan zen, txosna edo taberna modukoari inklinazioa eman atzerutz, eta zulo bat egin bertatik ura pasatzeko. Barrutik ura jausteko leku bat egin nion. Beraz, Euria egiten duenean, etxearen zulo horretatik ura pasako da, barruan egin diodan lekurarte, hormatik deslizatuz. 


Maketa:






3 Maisuentzako Proiektua

Nik aukeratutako lekua eskola aurrekoo 3 farolak izan ziren. Zergatik?
Eguzki gehien ematen duen lekua zen, eta eskolatik oso hurbil zegoen. Hala ere oso zaila izan zen hemen proiektu bat egitea, jendearen pasoa ezin zelako ostopatu eta beraz airean egitea komeni zen. 

Hori dela eta, nire ideia lurretik metro batzuk gorago kokatuko zen etxe bat izan zen. 
Ideia tira batzuetatik abiatu zen. Tira horiek etxearen alde bat borobila izatea ekarriko dute, batzuk luzeagoak izango dira besteak baino, patioak sortuz. 

Ikusi daitekeen modura, alde guztia kristalera izango da. 

Bestea ere bai. Gero aurreko partetik, kalera emango duena, 4 lehio handi izango dira:


Goikaldetik ikusita, Etxe battuko bi patioak ikusiko dira, eta baita alde baten egindako jardin moduko bat:





jueves, 4 de abril de 2013

Trinitate Plaza: aztertzeko txokoak

Trinitate plaza aztertu eta gero, eta honi buruzko krokis eta apunteak egin eta gero, hiru leku gustatu zaizkit aztertzeko modukoak izango liratekenak:



Beltzez dagoen lekua: Urgulletik plazara datorren aldatza da, non aztarna batzuk gelditzen dira lehen egon ziren horma batzuenak. 

Gorriz dagoen lekua: Bolatokia da, berrikuntzak egin eta gero bere estalki bat duena. 

Berdez dagoen lekua: arku baten aztarna bat dauka eta baita orain dela urte asko Gancheguik eraikitako eskailerak. 

Urdinez dagoen lekua: Urgulleko begiratokira igotzeko eta Santa Maria eliza inguratzen duten eskailera eta aldapak daude. 

HAUEN APUNTE ETA KROKISAK:

Plazaren oina:


Apunteak:





Krokisa eta neurriak: