Trinitateko proiektua egiteko, lehenago inkesta moduko bat egin genuen, jendearen nahiak ikusteko, interbentzio hori ibiliko dutenak beraiek izango baitira.
Inkesta hori adin ezberdinetako jendeari egin nizkion, baina gehienen erantzuna berdina izan zen. Herritarrek Plaza horretan faltan botatzen zutena aterpe bat izan zen.
Bertan gehien egoten direnak gurasoak dira, beraz bururatu zitzaidan lehenengo gauza izan zen leku altu baten (nondik plaza guztia ikusiko den) aterpe bat egitea, beraiek jarri eta trankil egoteko.
Konklusio horrekin txosna edo taberna txiki bat bururatu zitzaidan bolatoki gainean. Leku horretatik sarrera guztia ikusiko da eta baita plaza osorik, beraz umeak kontrolatuta eduki ditzakete.
Hainbat liburutan begiratu eta gero, eraikin hauen fusioa izan da nire proiektua:
Gero, Madrilen ikusi genuen Campo de la Cebadan egon ziren elementuei begiratuz, soka bidez lotu daitezkeen eta bi pertsonen artean montatu daitezkeen ideiak etorri zitzaizkidan.
Materialari dagokionez nirea ere egurrezkoa izango da, ligeroa eta errez muntatzekoa.
Nire proiektuan iturri natural bat sortu nahi nuen, lekuari zerbait espeziala emateko eta egiteko erraza delako.
Horretarako egin nuena izan zen, txosna edo taberna modukoari inklinazioa eman atzerutz, eta zulo bat egin bertatik ura pasatzeko. Barrutik ura jausteko leku bat egin nion. Beraz, Euria egiten duenean, etxearen zulo horretatik ura pasako da, barruan egin diodan lekurarte, hormatik deslizatuz.
Maketa:




















No hay comentarios:
Publicar un comentario