domingo, 19 de mayo de 2013

JAULAS, PARAGUAS Y BURBUJAS


Kurtsoko egun baten, Javier Echepare etorri zitzaigun bere liburuari buruzko hitzaldi bat ematen. 




HItzaldi hau, liburuaren tituluak esaten duen modura, Kaiola, Guardasol eta Burbuilei buruzkoa izan zen. 
Hiru elementu horiek arkitekturari dagokionez nolakoak diren azaldu zigun. Hauek nolakoak diren, mota ezberdinak eta askotan nola eraiki ziren azaldu zigun. 


KAIOLAK: Kaiolen ezaugarrietako bat da espazioa mugatu eta itxi egiten duela da. Arkitekturan ere horrela zela azaldu zuen baina kontzeptuan hainbat aldaketa daude. Hau da, kaiolak sinbolizatzen duena preso egotea da, edo leku baten arrapatuta egotea. Arkitekturan ordea ez du horrelako kontzeptu "txarrik" edo "agobianterik". Arkitekturan kaiola aipatzen dugunean da erdi itxita dagoen espazio bat. 





ATERKIAK: Aterki edo guardasol esaten dugunean, denoi etortzen zaiguna da eguzkitik edo euritik BABESTEKO elementu bat. Beraz lelengo etortzen zaiguna da babestu egingo gaituela nahi ez dugun zerbaitetik. Arkitekturan, kasu honetan Echeparek azaldu zuena izan zen, babesteaz aparte, elementu hauek espazio ezberdinak sortzeko balio zutela. Babestu ere egingo dutela, baina azken baten giro ezberdinak sortzen dituela. 


BURBUJAK: Kasu honetan burbuilak esaten dugunean babesa ere esan nahi dugu. Borobila den kupula bat etortzen zaigu burura, barruan egon eskero babestuko gintuzkeena. Arkitekturan ere babesa adierazten du. Burbuila horretara sartzerakoan, guztiz isolatzen gara kalearekiko. 








No hay comentarios:

Publicar un comentario