Pasadan asteko asteazkenean, Otsailaren 27an hain zuzen, hitzaldi bat entzun genuen, non "Green Roof" delakoei buruz hitz egin zen.
Hitzaldi honetan, hauen abantailak eta desabantailak aipatu zizkigun, eta hainbat adibide erakutsi zizkigun.
Honetaz aparte, erabilera egokia zein den azaldu zigun eta hauei nola probetxua atera.
"Green Roof", teilatu berdea euskeraz, teilatu osoan edo honen parte baten jartzen den belar multzoa edo lorategi moduko bat da.
Hauek teilatuetan eta hormetan jarri zitezkela azaldu zigun.
Abantailak: Hiri barruetan askotan tenperaturak asko igotzen dira, baina honen laguntzarekin, hauek bajatzea lortuko genuke. honetaz aparte, alde klimatikoari dagokionez, asko hobetuko litzateke lekua.
Beste abantaila bat da ura berbideratu eta bildu egiten dutela. Gero hau kondentsatu egingo litzateke, beraz ziklo horrek ur asko dagoen lekuetan abantailak ekarriko lituzke, ura batuko lukelako.
Biltzen den ur hori, etxe barrurako ibili daiteke, komunetarako edo dutxetarako adibidez.
Desabantailak: Desabantailak oso gutxi dira, baina beraien garrantzia ere badute. Hauetariko bat da ezingo genukela "Green Roof" a erabili euri asko urte osoan zehar dagoen lekuetan, oso zaila den arren, askotan lurrak ez duelako guztia batzeko gaitasunik, eta beraz urak gainezka egingo luke.
Eraikitzerako orduan nahiko garestiak dira, baina denporan zehar hau konpensatu egingo da, uraren gastua murrizten delako (lurrak batzen duena hartzen delako) eta aparte tenperatura egokiak lortzen direlako urtean zehar.
Non erabili eta non ez: Berak adibide modura jarri zigun hiria Vancouver izan zen. Hemen "Green Roof" jartzeak zentzu asko ere ezeukan bere ustez. Zergatik? Udan ia ez duelako euririk egiten, eta neguan berriz asko egiten duelako. Beraz, udan teilatu gaineetako belarra ez litzateke ureztatuko, eta hau etxe barruko sistema baten bidez ureztatu beharko litzateke, dirua galduz.
Hau izan da beraz hitzaldi horren laburpena.
Hemen ustez dizkizuet hainbat argazki interesgarri:




.jpg)




No hay comentarios:
Publicar un comentario