Aurreko baten, naturarekin kontaktuan aurkituko zen gure proiektu berriaren kokapena azaldu nuen.
Leku hau, lehen esan bezala, nire herrian aurkitzen da, Aulestin.
Toki berezi honetan, garrantzia eman nien faktoreak erreka, zubia eta bertan kokatutako ermita izan ziren, beraz, proiektu berria zati hauek barnean eramatea izan zen nire aukera.
Hau lortzeko, zati finkotzat ermita hartu nuen, non sukaldea eta egongela egongo ziren:
Eta beste alde batetik, ermitara zuzenduta egongo ziren 4 etxe txiki, bat pertsona bakoitzarentzako, bakoitza komun eta logela batekin.
Azkenengo marrazki honetan ikus daitekeen bezala, erreka ere habitat honen zati izateko, etxeetatik ermitara joateko beirazko zubi bat dago, gainetik pasatzerakoan ura ikusteko aukera ematen duena. Barruan komun txiki bat eta armairua izango ditu.
Etxearen hormetariko bat guztia beirazko ate bat izango da, errekara ematen duena.
Azkenik, ermitara zuzentzen duten panel batzuk daude, jendeak alboko bidetik paseatzen duenean etxe barruak ikusi ahal ez izateko, eta nolabaiteko pribatutasuna emateko.





No hay comentarios:
Publicar un comentario