martes, 12 de febrero de 2013

Habitata: Lekua eta Betebeharrak

Nire etxea egiteko leku onena bezala Aulesti herriko auzo bat hartu dut. 
Aulesti, Bizkaian kokatzen den herri txiki bat da 700 biztanle inguru dituena. Herri hau mendi askoren artean kokatzen da, beraz nahiko apartean dago.






Itsasoa 10-15 minutura du. Herri honetatik pasatzen den Lea ibaia bertan hasten da eta nik aukeratutako lekuaren albotik pasatzen da. Ibai hau Aulestiko parketik ere pasatzen da, ur jausi bat sortuz bertako leku baten. 



Nik aukeratutako lekua herritik minutu batzutara dago oinez, ermita eta errekaren alboan, baserri batzuetatik hurbil, Urriola auzoan. Herriko lekurik lasaienetakoa da, eta ez da kotxe askorik pasatzen bertatik, beraz naturarekin guztizko kontaktuan dago. 





Etxe horretan biziko diren 4 pertsonak gazteak dira, 17 eta 20 urte bitartekoak. Ikasleak dira lauak beraz komunean izango dute ikasgela bat edukitzearena. Bakoitza gauza ezberdin bat dago ikasten, beraz, bakarkako beharrak ere edukiko dituzte, azpiko eskema honetan agertzen direnak: 













lunes, 4 de febrero de 2013

Dikotomia: Del amor al Odio solo hay un paso

Akotan esan dugun esaldia...baina zer dago berez Maitasunaren eta Gorrotoaren artean?



Hau maketa baten adierazteko idea bat bururatu zitzaidan:

Maitasuna gorriz adierazi nuen, eraikinaren goiko partean, eta behean eta beltzez berriz, gorrotoa. Zergatik orden hori? Nire ustez maitasuna gorrotoaren gainetik dagoelako, eta gehienetan gauzak ondo amaitzeko joera dutelako, edo horretan saiatzen gara behintzat. Bier erdian, pausu bat besterik ez da egongo.



Hainbat estudio zientifiko egin dira honi buruz, eta ondorioztatu dute gizakiaren garuneko zati berberak sortzen dituela bai maitasuna eta bai gorrotoa. Hori dela eta, gora behera asko edukitzen ditugu sentimentalki, eta horrela heltzen gara asko esaten den esaldi honetara: DEL AMOR AL ODIO SOLO HAY UN PASO.

Hemen usten dut esaldi honi buruzko orrialde bat, lehen aipatutako informazioa eta gehiago agertzen direnak:

http://www.aprendeseduccion.com/?p=180




Zer da Arkitektura?

Zer da ARkiTEkturA?
Hori izan zen kurtso berri honetan hasi eta egin ziguten lehen galdera. baina nola definitu?
Hainbat hitz hartu genituen eta hauekin maketa bat osatu genuen, arkitektura definituko zuena. 


Gure ideia zera izan zen; hitzak, garrantziaren arabera banatu genituen, eta hauek mailaka jartzea bururatu zitzaigun aintzinako estamentuetan oinarrituz. Honi jarraituz, piramide forma eman genion, alde bakoitzetik hitz talde bat osatuz. 

Alde batetik, "Bizimodua" hitzarekin hasi ginen, geroago, bizitzeko espazio bat behar dugula eta, "Espazioa" izan zen hurrengo hitza. Espazio hori gizakiak sortutakoa denez, "Gizakia" jarri genuen hirugarren mailan. Azkenik, goialdean, "Diseinua" dugu, gizakiak sortzen duena. 



Piramidearen beste aldetik, "Ulertzeko modua" da oinarria. Honetatik abiatuz, "Espresioa" dator, eta esan genezake, espresioak "Kreatibitatea" eta azkenik, kreatibitate horrek "Artea" osatzen dutela. 



Hauen azpian, hitz guztiak bilduko dituen bi hitz aukeratu genituen, "Nere ideiak" eta "Eraikuntza". 
Guzti honekin, konklusio batera iritsi ginen; ARkiTEkturA guretzako, "Diseinuan", "Artean" eta "Gure ideietan" oinarritzen den "Eraikuntza" dela. 





Nire Sekretuen Kaxa



Nire sekretuak gordetzen dituen kaxa, nire momentuak gordetzen dituena, erlaxatzen laguntzen didan laguna, hori da nire gela. Egun guztian zehar laguntzen dit: lehen esan bezala, erlaxatzen, 
lo eta lanak egiten , lagunekin egoten etab. Funtzio horiek 
betetzeko hainbat ezaugarri ditu. Gelako horma oso bat 
okupatzen duen leihoa du, gela osoa argitzen duena 
egunean zehar. Leiho horren alboan lan egiteko 
mahaia dago, eta liburuak irakurtzeko besaulkia. 
Leku hau arratsaldetan erabiltzen dut batez ere, leiho 
handitik sartzen den argia aprobetxatuz. 
Gelaren erdiko zatia lo egiteko lekua da, ohe handi batek 
eta telebista batek osatzen dutena. 
Azkena berriz, janzteko lekua da, ispilu batek eta gelako 
horma oso bat eta beste zati bat okupatzen duen 
armairu batek osatuta. Janzteko leku honek argi propioak ditu, 
gela osokoak biztu behar ez izateko, janzteko leku hori mugatuz.