jueves, 4 de abril de 2013

Trinitate Plaza: aztertzeko txokoak

Trinitate plaza aztertu eta gero, eta honi buruzko krokis eta apunteak egin eta gero, hiru leku gustatu zaizkit aztertzeko modukoak izango liratekenak:



Beltzez dagoen lekua: Urgulletik plazara datorren aldatza da, non aztarna batzuk gelditzen dira lehen egon ziren horma batzuenak. 

Gorriz dagoen lekua: Bolatokia da, berrikuntzak egin eta gero bere estalki bat duena. 

Berdez dagoen lekua: arku baten aztarna bat dauka eta baita orain dela urte asko Gancheguik eraikitako eskailerak. 

Urdinez dagoen lekua: Urgulleko begiratokira igotzeko eta Santa Maria eliza inguratzen duten eskailera eta aldapak daude. 

HAUEN APUNTE ETA KROKISAK:

Plazaren oina:


Apunteak:





Krokisa eta neurriak:






Trinitate Plazaren eboluzio "gatazkatsua"

Otsailaren 27an, Donostian kokatzen den Trinitare Plazari eta bere arkitektoa den Luis Peña Gancheguiri buruzko hitzaldi bat eduki genuen. 





Hitzaldi horretan hainbat aldaketa aipatu ziren, historian zehar gertatutakoak eta hauek izandako gatazkak edo kritikak, batez ere geroagoko arkitektoen ustekoak. 

Honen laburpen bat egitekotan hau esan beharko litzateke: 

Trinitate Plaza, Donostiko alde-zaharrean kokatzen den plaza bat da, erabilera ugari jaso dituena denboran zehar. 
San Telmo museoa eta Santa Maria eliza ditu honek inguruan eta hauen arteko zati hau, ikastetxe bat bota eta gero gelditu zen eremua da. 

Hasiera batean jendea batzeko erabili zen arren, geroago kiroletan oinarritutako leku bat bihurtu zen. Frontoi bat kokatu zuten eta baita bolatoki bat ere, inguruan jendea egoteko lekua zegoela aprobetxatuz. 


Arrakasta ikusirik, lehen aipatutako Luis Peña Ganchegui arkitektoak aldaketa batzuk proposatu eta burutu zituen, hala nola; frontoia berritzea, bolatokiari estalki bat egitea eta probaleku bat. 



Plazak oso forma ona zuen jendea batzeko, beraz, orube zati horren inguruan eskilara moduko batzuk jarri zituzten, grada lana egiteko. Bolatokiaren teilatua ere horretarako erabili zen. Beraz, plaza azkenean jendea batzeko leku gisa erabili izan da. 


Azkenik San Telmo museoaren berriketa egin zen eta lehen probalekua zen lekua hormigonatu eta baloncestorako lekua egin zuten, porteria batzuk gehituz. 


Kritika asko jaso dituzte egin diren berrikuntza guztiek. Arkitektoen ustez eta baita Donostiako herritar askoren ustez, lehen zuen esentzia galdu du azken urteetan plaza honek. Lehen zuen garrantzia galtzen joan da, baina gelditzen diren aztarnek oraindik interesgarri bihurtzen dute. 



Habitataren proiektua. NATURAREKIN KONTAKTUAN

Aurreko baten, naturarekin kontaktuan aurkituko zen gure proiektu berriaren kokapena azaldu nuen. 
Leku hau, lehen esan bezala, nire herrian aurkitzen da, Aulestin. 

Toki berezi honetan, garrantzia eman nien faktoreak erreka, zubia eta bertan kokatutako ermita izan ziren, beraz, proiektu berria zati hauek barnean eramatea izan zen nire aukera. 







Hau lortzeko, zati finkotzat ermita hartu nuen, non sukaldea eta egongela egongo ziren: 


Eta beste alde batetik, ermitara zuzenduta egongo ziren 4 etxe txiki, bat pertsona bakoitzarentzako, bakoitza komun eta logela batekin. 


Azkenengo marrazki honetan ikus daitekeen bezala, erreka ere habitat honen zati izateko, etxeetatik ermitara joateko beirazko zubi bat dago, gainetik pasatzerakoan ura ikusteko aukera ematen duena. Barruan komun txiki bat eta armairua izango ditu. 
Etxearen hormetariko bat guztia beirazko ate bat izango da, errekara ematen duena. 
Azkenik, ermitara zuzentzen duten panel batzuk daude, jendeak alboko bidetik paseatzen duenean etxe barruak ikusi ahal ez izateko, eta nolabaiteko pribatutasuna emateko. 









martes, 5 de marzo de 2013

Green Roof

Pasadan asteko asteazkenean, Otsailaren 27an hain zuzen, hitzaldi bat entzun genuen, non "Green Roof" delakoei buruz hitz egin zen.
Hitzaldi honetan, hauen abantailak eta desabantailak aipatu zizkigun, eta hainbat adibide erakutsi zizkigun.
Honetaz aparte, erabilera egokia zein den azaldu zigun eta hauei nola probetxua atera.

"Green Roof", teilatu berdea euskeraz, teilatu osoan edo honen parte baten jartzen den belar multzoa edo lorategi moduko bat da.


Hauek teilatuetan eta hormetan jarri zitezkela azaldu zigun. 


Abantailak: Hiri barruetan askotan tenperaturak asko igotzen dira, baina honen laguntzarekin, hauek bajatzea lortuko genuke. honetaz aparte, alde klimatikoari dagokionez, asko hobetuko litzateke lekua.
Beste abantaila bat da ura berbideratu eta bildu egiten dutela. Gero hau kondentsatu egingo litzateke, beraz ziklo horrek ur asko dagoen lekuetan abantailak ekarriko lituzke, ura batuko lukelako.
Biltzen den ur hori, etxe barrurako ibili daiteke, komunetarako edo dutxetarako adibidez.




Desabantailak: Desabantailak oso gutxi dira, baina beraien garrantzia ere badute. Hauetariko bat da ezingo genukela "Green Roof" a erabili euri asko urte osoan zehar dagoen lekuetan, oso zaila den arren, askotan lurrak ez duelako guztia batzeko gaitasunik, eta beraz urak gainezka egingo luke.
Eraikitzerako orduan nahiko garestiak dira, baina denporan zehar hau konpensatu egingo da, uraren gastua murrizten delako (lurrak batzen duena hartzen delako) eta aparte tenperatura egokiak lortzen direlako urtean zehar.

Non erabili eta non ez: Berak adibide modura jarri zigun hiria Vancouver izan zen. Hemen "Green Roof" jartzeak zentzu asko ere ezeukan bere ustez. Zergatik? Udan ia ez duelako euririk egiten, eta neguan berriz asko egiten duelako. Beraz, udan teilatu gaineetako belarra ez litzateke ureztatuko, eta hau etxe barruko sistema baten bidez ureztatu beharko litzateke, dirua galduz.

Hau izan da beraz hitzaldi horren laburpena.


Hemen ustez dizkizuet hainbat argazki interesgarri:







martes, 12 de febrero de 2013

Habitata: Lekua eta Betebeharrak

Nire etxea egiteko leku onena bezala Aulesti herriko auzo bat hartu dut. 
Aulesti, Bizkaian kokatzen den herri txiki bat da 700 biztanle inguru dituena. Herri hau mendi askoren artean kokatzen da, beraz nahiko apartean dago.






Itsasoa 10-15 minutura du. Herri honetatik pasatzen den Lea ibaia bertan hasten da eta nik aukeratutako lekuaren albotik pasatzen da. Ibai hau Aulestiko parketik ere pasatzen da, ur jausi bat sortuz bertako leku baten. 



Nik aukeratutako lekua herritik minutu batzutara dago oinez, ermita eta errekaren alboan, baserri batzuetatik hurbil, Urriola auzoan. Herriko lekurik lasaienetakoa da, eta ez da kotxe askorik pasatzen bertatik, beraz naturarekin guztizko kontaktuan dago. 





Etxe horretan biziko diren 4 pertsonak gazteak dira, 17 eta 20 urte bitartekoak. Ikasleak dira lauak beraz komunean izango dute ikasgela bat edukitzearena. Bakoitza gauza ezberdin bat dago ikasten, beraz, bakarkako beharrak ere edukiko dituzte, azpiko eskema honetan agertzen direnak: 













lunes, 4 de febrero de 2013

Dikotomia: Del amor al Odio solo hay un paso

Akotan esan dugun esaldia...baina zer dago berez Maitasunaren eta Gorrotoaren artean?



Hau maketa baten adierazteko idea bat bururatu zitzaidan:

Maitasuna gorriz adierazi nuen, eraikinaren goiko partean, eta behean eta beltzez berriz, gorrotoa. Zergatik orden hori? Nire ustez maitasuna gorrotoaren gainetik dagoelako, eta gehienetan gauzak ondo amaitzeko joera dutelako, edo horretan saiatzen gara behintzat. Bier erdian, pausu bat besterik ez da egongo.



Hainbat estudio zientifiko egin dira honi buruz, eta ondorioztatu dute gizakiaren garuneko zati berberak sortzen dituela bai maitasuna eta bai gorrotoa. Hori dela eta, gora behera asko edukitzen ditugu sentimentalki, eta horrela heltzen gara asko esaten den esaldi honetara: DEL AMOR AL ODIO SOLO HAY UN PASO.

Hemen usten dut esaldi honi buruzko orrialde bat, lehen aipatutako informazioa eta gehiago agertzen direnak:

http://www.aprendeseduccion.com/?p=180




Zer da Arkitektura?

Zer da ARkiTEkturA?
Hori izan zen kurtso berri honetan hasi eta egin ziguten lehen galdera. baina nola definitu?
Hainbat hitz hartu genituen eta hauekin maketa bat osatu genuen, arkitektura definituko zuena. 


Gure ideia zera izan zen; hitzak, garrantziaren arabera banatu genituen, eta hauek mailaka jartzea bururatu zitzaigun aintzinako estamentuetan oinarrituz. Honi jarraituz, piramide forma eman genion, alde bakoitzetik hitz talde bat osatuz. 

Alde batetik, "Bizimodua" hitzarekin hasi ginen, geroago, bizitzeko espazio bat behar dugula eta, "Espazioa" izan zen hurrengo hitza. Espazio hori gizakiak sortutakoa denez, "Gizakia" jarri genuen hirugarren mailan. Azkenik, goialdean, "Diseinua" dugu, gizakiak sortzen duena. 



Piramidearen beste aldetik, "Ulertzeko modua" da oinarria. Honetatik abiatuz, "Espresioa" dator, eta esan genezake, espresioak "Kreatibitatea" eta azkenik, kreatibitate horrek "Artea" osatzen dutela. 



Hauen azpian, hitz guztiak bilduko dituen bi hitz aukeratu genituen, "Nere ideiak" eta "Eraikuntza". 
Guzti honekin, konklusio batera iritsi ginen; ARkiTEkturA guretzako, "Diseinuan", "Artean" eta "Gure ideietan" oinarritzen den "Eraikuntza" dela.